Anodizatu Tratamendua

Aluminioa eta bere aleazioak beste metal batzuk baino hobeagoak dira, korrosio atmosferikoaren aurrean erresistentzia ona dutelako. Oxigenoaren eraginpean, aluminioa korrosioaren aurka naturalki babesten duen kapa alumina batez estaltzen da. Kapa hau gardena da eta metalarekin bateratzen da.


Babes hau tratamendu kimiko edo elektrolitiko egoki batekin errefortzatu daiteke, kasu batzuetan, anodizatuan esaterako, propietate optikoak, gaitasun reflektorea eta aspektu apaingarria kontserbatzea ahalbidetuz.

 

Tratamendu anodizatua, aluminoa eta honen aleazioendako erdoil propietate geruzak eta naturalki eratzen diren oxido geruzekin alderatuta egitura ezberdinak eratzean datzan prozedimendu espezifikoa da. Metalaren propietateak hobetzeko edo azken aplikaziora egokitzeko erabil daiteke, honen arabera:

 

  • Itxura apaingarria eta  itxuraren iraupena.
  • Korrosio atmosferikoarekiko babesa.
  • Gainazaleko gogortasuna.
  • Urraketarekiko erresistentzia.
  • Igurtze eta itsaspenaren aurkako gaitasuna.
  • Estaldura organiko, kola, barniz eta pinturen itsaskortasun gaitasuna.
  • Propietate elektriko (aislamendu), termiko eta optikoen (gaitasun islatzailea) modifikazioa.

 

Anodizatuaren erraztasuna, egitura kimikoaren eta egoera estrukturalaren araberakoa da, hori dela eta, famila batetik bestera aldatu egiten da, eratzen diren geruza anodikoen ezaugarriak ere aldatuz. 


Erdoil geruza naturalak bezala, kapa anodikoak ez ditu medio azido eta alkalinoak erresistitzen eta ez ditu korrosio galbanikoaren arriskuak ezabatzen..


 Anodizatu apaingarria

Metalaren azaleran  artifizialki aluminio erdoil geruza bat eratzean datzan azaleko tratamendua da.

Oxidazio prozezu honen bitartez kapa anodiko ikaragarri porotsua eta xurgatze gaitasun handikoa lortzen da. Ezaugarri hau poroei partikula koloranteak, mineralak eta metalikoak ezartzeko aprobetxatzen da, kolore gama zabala lortuz. 

Zigilatuaren prozesuaren ondoren, 100º C inguruko tenperatura batetan, bi fenomeno garrantzitsu gertatzen dira:


-Aluminaren hidratazioa dela eta, poroak itxi egiten dira pelikularen azala erabat impermeabilizatuz, kanpoko metala aislatuz.


-Egitura kristalografikoaren eraldaketa dela eta, asko handitzen da kapa anodikoaren korrosioarekiko erresistentzia.

 

Kapa anodikoaren sendotasuna aplikazioaren araberakoa da:

  • 1etik 2ra     micra: islatzaileak
  • 5etk  8ra        “      : dekorazioa: altzariak, automobilak.
  • 15 a 25   “      : arkitektura.


  Anodizatu gogorra

Anodizatu apaingarriaren propietate mekanikoak, dielektrikoak eta 20-25 um bitarteko aislamendu termikoa behar badira, ez da nahikoa, hori dela eta, anodizatu konbentzionalarekin alderatuz ezberdina den anodizatu bat aplikatzen da, anodizatu gogorra.

 

Elektrolito ezberdinekin 0º C baino tenperatura baxuagoekin lan eginez eta uhin pulsante korronte bidez eta korronte dentsitate altuagoekin, oxido geruza oso gogor eta sendoak lortu daitezke, materialeari ezeugarri dialektiko oso onak, isolamendu termikoa eta babes mekanikoa ekartzen dizkiotenak eta beharrezko egiten dute aluminio anodizatu gogorraren erabilera aplikazio ugarietarako.


Aluminioaren gainazalaren gogortasunak, tratamenduaren ostean, altzairu batzuen gogortasuna lortu eta kasu batzuetan gainditu egin dezake.


Anodizatu gogorrak, beraz, aluminiozko geruza sendo eta konpaktua lortzea ahalbidetzen du, honen ezaugarri nagusiak hurrengoak direlarik:

  • korrosioarekiko babesa..
  • altzairu tratatuen ainako urraketarekiko babesa.
  • aislamendu termiko eta elektrikoa, portzelanaren ordena berekoa.
  • efektu dekoratiboak sortzeko koloranteen xurgatzea.

 

Ezaugarri hauek, metalaren arintasunarekin batera, arazo mordoa gainditzen laguntzen dute.


Anodizatu gogorra eduki aleatzaile limitatua duten aluminio aleazioetan aplikatzen da. 150 mikra baino gehiagoko geruzak lor daitezke hurrengo ezaugarriak dituzten aleazioekin:

 

  • Al Mg .......................< %6  magnesio.
  • Al Cu .......................< %5  kobre.
  • Al Zn .......................< %8  zinc.
  • Al Si.........................< %13 silizio.

 

Halaber, kontuan eduki behar da anodizatu gogorraren aplikazioa erabatekoa edo partziala izan daitekeela, azken honetan beharrezkoa izango delarik tratatu gabeko gunea estaltzea.


Anodizatu gogorra ez da prozesu zurruna, guztiz kontrakoa da, ondorioz eta bere erabileraren arabera, aleazio egokia aukeratu behar dugu bere egoera egokienean eta ondoren anodizatu gogor zehatza eman.

Gainera, prozesuari atxikitutako ezaugarri bat dago, dimentsioen handitze bat egoten da, eratutako oxido geruzaren %50a profunditatean eta beste %50a gainjarrita dagoela eta.

 

Hori dela eta, redimentsionatu eta piezen errekuperazio teknika bezala erabiltzen da.

Aplikazio nagusiak honako hauek dira:

  • Exigentzia mekanikoak: pistoi hidrauliko eta neumatikoak, balbulak, rodilloak, trineoak, bobina textilak, amortiguadoreendako zilindroak , bizikleten platerak eta  pinoiak, zilindroak, poleak, patinak, frenu diskoak, railak, kojineteak...
  • Korrosio exigentziak: karburante bonben gorputz eta aletak, urpekarien makinaria, nabigaziorako tresnak, balbulak eta iturriak...
  • Exigentzia termikoak: diesel motorren pistoiak, fusio kanpaiak, fundizio modeloak, ezkutu termikoak...
  • Exigentzia dialektikoak: makina biltzaileentzako karreteak, potentziometroendako eraztunak, kalkuladore plakak...